Datorren asteburuan, hila 1, IV Open Master Saria ospatuko da gure igerilekuan. Partahidetza handia espero da; guztira 17 taldeek ematen dute izena ( Gipuzkoako 8 talde, Arabako 2 talde, Bizkaiko 5 talde eta Madrilgo 2 talde) eta 137 igerilarik hartuko dute parte.
- Gipuzkoko taldeak: Fortuna (32), Zarautz (22), Easo (10), Ordizia (8), Bidasoa XXI (7), Buruntzaldea (7), Izarraitz (6) eta Aloña Mendi (1)
- Arabako taldeak: Judizmendi (5) eta Urgain (1)
- Bizkaiko taldeak: Santurtzi (13),Getxo (6), Tabira (6), Anaitasuna (5) eta Nassica (1)
- Madrilgo taldeak: CD Halegatos (6) eta CN Master Madrid (1)
Gure taldeko igerilari masterrak gogokin hartzen dute hitzordu hau eta ea aurtengoan ere ondo aritzen diren.

