ZARAUTZ  SARIA

ZARAUTZ SARIA

Datorren larunbatean Zarauzko “Igerilari Osoa” saria ospatuko da gure igerilekuan. Sari honetan, benjamin, alebin eta infantil mutil kategorietan “igerilari osoaren” saria banatuko da. Izena emanda duten taldeak hauek dira; Bergara I.T, arabako C.N. Zadorra, eta bizkaiako C.N. Los Angeles.

Txapelketa honetan, benjaminek 100 libre proba eta 100m estilo proba igeri egin beharko dute eta alebin eta infantil mutilek 200m libre eta 200m estilo. Ondoren, bi proba hauen baturaren denborak igerilari osoaren sailkapena egingo da. Txapelketa amaitzeko, 4x50m estilo erreleboak egingo dira.

Gure talde txiki guztiek hartuko dute parte sari honetan, guztira 50 igerilari inguru. Txapelketa arratsaldeko 16.15etan hasiko da eta gure igerilariek 15.15tan egon beharko dira kiroldegian.