Datorren asteburuan, hilak 7, V. Open Master Saria ospatuko da gure igerilekuan. Hitzordu honetan partahidetza handia espero da; 12 taldeek ematen dute izena ( Gipuzkoako 9 talde, Arabako talde bat, Bizkaiako 2 talde) eta guztira 100 igerilarik hartuko dute parte.
* Gipuzkoko taldeak: C.N. Fortuna (19), Zarautz Balea (19), C.N. Easo (16), Ordizia K.E. (3), Izarraitz K.E. (9), Kairoskope (19), Tolosaldea Usabal K.E. (1), Atletico San Sebastian (3), Buruntzaldea IKT (2).
* Arabako taldeak: C.N. Judizmendi (1)
* Bizkaiko taldeak: C.N. Tabira (7), C.N. Barakaldo (1)
Goizeko jardunaldia 10.00tan hasiko da eta arratsaldekoa berriz 16.00tan. Sarrera doan izango da.
Gure taldeko igerilari masterrak (15 gizonezko eta 4 emakumezko), gogokin hartuko dute hitzordu hau eta ea aurtengoan ere ondo aritzen diren.

