Joan zen asteburuan 32. Euskadiko Eskolarteko Jokoak ospatu ziren Durangon. Bertan, gure taldeko 10 igerilari eskolar izan ziren burubelarri lehiatzen bizkaia eta Arabako igerilarien aurka.
Guztietatik Nikolas Illarramendi (2000) igerilari zarauztarra nabarmendu zen bere bi urrezko dominekin 200 eta 400m libreetan eta baita uztailean Manresan ospatuko den Espainiko Alebin Txapelketan parte hartzeko gutxiengo denbora lortuz 400 libretan. Proba honetan izugarrizko erakustaldia eman zuen eta bere denbora askogatik jeitsiz; 4.45.77 denboran geratu zuen kronoa gutxiengo denbora lortuz. Bestalde, 200m libreetan urrea ere lortu zuen erraz 2.16.14 denborarekin eta lau ehunengatik ez zuen Manresan egoteko denbora lortu. Den den, datorren asteburuan ospatuko den Manolo Garcia Sarian denbora hori egiten saiatuko da.
Gure taldeko gainontzeko igerilariak (Daniela Abalos, Itziar Zabala, Alazne Arrieta, Nerea Fernandez, June Arrieta, Erik Aranburu, Jon Idarreta, Aitor Beñaran eta Unai Zabalak) bikain aritu ziren Durangon. Gehienek beraien denboretan ibili ziren eta batzuek denborak jeistea lortu zituzten.
ZORIONAK DENORI!!
>> SAILKAPENAK

