Maiatzaren 24ean, Gasteizeko Mendizorrotzako igerilekuan, XXXIII Euskadiko Eskolarteko Joakoak ospatu ziren.
Gure taldeko 8 igerilari izan ziren deituak:
– Nikolas Illarramendi: 1500 eta 400m libre
– Unai Zabala: 200m estilos eta 200m bular
– Unai Agirre: 100m tximeleta eta 400m libre
– Olaia Eizagirre: 100m tximeleta eta 800m libre
– Aitana Vallejo: 400m estilos
– Nagore Oliden: 100 eta 200m bizkar
– June Zabala: 200m bizkar
– Enara Elola: 100m bular
Gizonezkoetan;Nikolas Illarramendik 2 urre atera zituen 1500m eta 400m libreetan
(17.36.96 eta 4.35.87) eta uztailean Badajoz-en ospatuko diren
Espainiko Alebin Txapelketarako txartela eskuratu zuen bi proba haueta
(400m-tan 200mko paseko gutxiengo denbora egin zuen 2.08.58). Bestalde,
Unai Zabala igerilariak brontzezko domina irabazi zuen 200m estiloetan
2.43.32 denborarekin eta bere marka hobetu zuen.
Emakumezkoetan berriz, June Zabala igerilaria lehenengo postuetan ibili zen 200m bizkar estikoan 5. postuan sailkatuz 3.01.99 denborarekin.

