MUSTAFIC ETA MURUA TRABESIAN GARAILE

MUSTAFIC ETA MURUA TRABESIAN GARAILE

Aurreko igandean, XLI. Getaria-Zarautz Trabesia ospatu zen gure herrian.
Naiz eta eguraldia ona ez izan, itsasoa nahiko bare zegoen eta
partehartzaileak murgil egin eta zeharkaldia egin zuten. Guztira 1400
igerilari.

Goizeko 10:00etan txikien trabesiari hasiera eman
zitzaion. Hauek 800m bete behar zituzten. Ibilbidea, portutik hasi eta
boia bati bira eman ondoren Munoan amaitzen zuten. Guztira 90 infantil
izan genituen irteera lekuan. Azkarrena Izarraitz taldeko Pablo
Etxeberria Arano izan zen 10:40 denborarekin. Bigarren Ander Izagirre
izan zen (10:58) eta hirugarren Abel Martinez Moreno (11:32).
Emakumezkoetan berriz 1. Ioar Urkiri Arreitiunandia 11:32 denborarekin,
2. Itxaso Alfonso Fernandez (11:39) eta 3. Naia Lopez Llamazares
(12:05).

Ondoren, goizeko 11:00etan, bost minutuko tartearekin talde
ezberdinak irtetzen joan ziren. Ordu erdi pasatxo ziren eta lehenengoak
Zarautzeko hondartzan lurra egin zuen. Azkarrena, Adnan Mustafic
getxotarra izan zen gizonezkoetan eta Ainhoa Murua emakumezkoetan.

Saikalpenak:

Absoluto Gizonezkoak

1. Adan Mustafic. 35.20
2. Luis Goñi . 35.53
3. Iñaki Salaberria. 36.16


Adnan Mustafic

Absoluto Emakumezkoak

1. Ainhoa Murua. 39.31
2. Nora Varela. 40.29
3. Oiane Berganzo. 40.38


Ainhoa Murua