Pasa den larunbat honetan, Zarautz.eko Aritzbatalde igerilekuan, benjamin mailako
igerilariek hasiera eman diote denboraldi berriari. Txapelketa hau bi taldetan banatzen dela
esan genezake: alde batetik 8-9 urteko neska mutilak eta bestaldetik 10-11 urteko mutilak
eta 10 urteko neskak. Txikienek proba bat eta erreleboa edukitzen dute, 50/100 libre eta 6×25
bizkar kasu honetan. Handienek berriz, bi proba eta erreleboa, 100/200 libre, 50 bizkar eta
4×50 bizkar.
Arratsaldeko 16.00etan eman zitzaion hasiera kirol ekitaldiari, igerilekuko harmailak jendez
gainezka zirela. Lehenengo txikienen txanda izan zen, 50 libre proban.
- Alex Muñoz (2009) 49”06
- Eneko Aranburu (2009) 50”68
- Lide Mendizabal (2009) 46”10
- Intza Esteban (2010) 52”84
Jarraian adin berekoen 100 libre proba jokatu zen.
- Luka Iriondo (2009) 1’26”34
- Oier Manzisidor (2009) 1’40”69
- Alaitz Egiazabal (2009) 1’45”91
- Irune Nogales (2009) 1’48”56
Txikienen jardunaldia amaitzeko 6×25 bizkar erreleboak jokatu ziren, 4 taldetan banatuta:
- Aner, Lore R, Alex, Irune, Oier eta Lore M
- Aran, Lide, Ander L, Malen, Luka eta Jana
- Asier, Iara, Martin, Maialen G, Igor eta Alaitz
- Ibon, Noa, Eneko, Laida, Silke eta Maialen
Arratsaldeko 17,00ak aldera handienen momentua iritsi zen. 200 libre frogarekin:
- Eki Egiazabal (2007) 2”59”82
- Markel Murua (2007) 3’02”78
- Elene Fresco (2008) 3’56”31
- Uxue Garces (2008) 4’21”43
Hurrengo frogan 50 bizkarrean igerilari guztiek hartu zuten parte.
Azkeneko txanpan 100 libre froga jokatu zen .
- Ander Bereziartua (2008) 2’20”53
- Ane Gurrutxaga (2008) 1’40”97
- Ane Jauregui (2008) 2’04”06
Jardunaldiari amaiera emateko erreleboen txanda iritxi zen, 4×50 bizkarrean. Hemen ere 4
taldetan banatu ginen:
- Markel, Aimar, Indar eta Jon I
- Eki, Jon B, Julen G eta Mikel
- Enaitz, Danel, Erik eta Julen P
- Uxue G, Elene, Ane J eta Ane G
Aipatzekoa, azpimarratzekoa benetan, Zarautz Balea IK-eko igerilariek edukitako jarrera eta
konpromezua. Guretzat oso pozgarria da hainbeste neska-mutil batera ikustea, denak elkar
animatzen, igerian ausardiz beteta.

