KAPEROTXIPI, TABOADA ETA COOKE PODIUMEAN

KAPEROTXIPI, TABOADA ETA COOKE PODIUMEAN

Pasa den igandean ospatu zen Eskolarren 50m probako Sarian, 3 domina irabazi genituen, Eneko Kaperotxipi, Harkaitz Taboada eta Elliot Cooke-en eskutik. Lehenengoak, zilarrezko domina lortu zuen 50m bizkar estiloan  eta beste biek, brontzezko domina 50m bular eta 50m bizkar estiloan.
Gainontzeko finalistak ere oso txukun ibili ziren, esate baterako, Jon Peñagarikano eta Ander Zendoiak podiumetik kanpo geratu ziren gutxigatik 4. postuan sailkatuz 50m tximeleta estiloan.
B finalerako sailkatuak ziren  Manex Zubiaurre eta Judith Resa 11. eta 10 sailkatu ziren.

Orokorrean maila altua eta giro ezinhobea izan zuten gure igerilariek.

ZORIONAK!!

> Emaitzak