Joan zen asteburuan, Tolosako Usabalgo igerilekuan Gipuzkoako Infantil, junior eta absolutuen txapelketa ospatu zen. Bertan, taldeko infantilek 3 domina atera zituzten; urrezko bat eta zilarrezko bi.
Irene Ansorregi igerilari gazteak (2000) zilarra lortu zuen 50m bizkar estiloan (34.87) eta urrezko domina 200m bizkar estiloan izugarrizko denbora eginez 2.27.01. Denbora honek uztailean Bartzelonan ostutko diren Espainiako Infantil Txapelketan parte hartzeko txartela ematen dio, beraz, uztailaren 24tik 26ra Bartzelonan izango da lehiatzen.
Bestalde, Unai Zabala igerilariak (2000) zilarrezko domina irabazi zuen 1500m libreetan 20.04.67 denborarekin eta Euskal Herriko infantil txapelketan parte hartzeko 4 segundotara besterik ez zen geratu,
ZORIONAK GUZTIOI!!

