Nikolas Illarramendi igerilari infantilak (2000) urrezko bi domina eta zilarrezko beste bat lortu zituen Irunen ospatuko ziren Neguko Euskal Herriko Infantil txapelketan. Urrezko dominak 200m tximeleta lortu zuen denbora ona eginaz (2.21.31) eta beste domina 400m libreetan atera zuen 4.22.33 denborarekin. Esan gainera, azkeneko honetan, Sabadellen abuztuaren 3tik 6ra, ospatuko diren Udako Espainiako gutxiengo denbora egin zuela. Zilarrezko domina 1500m libreetan irabazi zuen 17.21.03 denborarekin.
Bertan lehiatu ziren taldeko beste 3 igerilariak (Jon Idarreta, Olaia Eizagirre eta June Zabala) nahiz eta lehenengo postuetan ez geratu, txukun ibili ziren asteburuan zehar. Hiruak forma onean iritsi ziren txapelketa honetara eta berain denborak hobetzea lortu zituzten.
Bestalde, asteburu berean Iruñeak CD Amaya-n Euskal Herriko Junior, Promesa eta Absolutu txapelketa (P50) ospatu zen. Bertan, gure taldeko beste 5 igerilari lehiatu ziren. Emakumezkoetan; Nora Zabala, Irene Ansorregi eta Lore Li Vallejo eta gizonezkoetan; Asier Etxabe eta Jakes Udabe. Goraipatzekoa da Jakes Udaberen 10, postua 50m bizkar estiloan 30seg jeitsi zuelako (29.99).

