HERNANIKO SARIAN NESKAK 3. POSTUAN

HERNANIKO SARIAN NESKAK 3. POSTUAN

Abenduaren 22an, urtero bezala, XVI Hernaniko Saria ospatu zen. Txapelketa honetara gure taldeko infantil, junior eta nagusiak joan ziren. Giroa apartekoa izan zen eta emaitzak ere oso onak.

Guztira 8 domina atera zituzten; urrezko 3, zilarrezko bakarra eta brontzezko 4. Jakes Udabe 50m estilo proban (A kategorian), Gorka Segurola 50m libreetan (B kategorian) eta Deñe Arrieta 100m estilotan (B kategorian) garaileak izan ziren eta urrezko dominak zintzilikatu zuten. Zilarrezko domina bakarra, Irene Ansorregi igerilari gazteak lortu zuen 50m bizkaer estiloan (A kategorian). Podiumeko 3. kajoira igo zirenak; Asier Etxabe 50m tximeleta eta 100m estilo proban (A kategorian), Leire Marauri 50m bizkar (A Kategorian) eta Garbiñe Rodriguez 100m bularrean (B kategorian).

4x50m libre erreleboan; neskak 3. sailkatu ziren Fortuna (1.) eta Buruntzaldea (2.) taldeen atzetik eta mutilak 4.

Taldekako sailkapen orokorrean neskek 3. izan ziren.

ZORIONAK!!