GIPUZKOAKO ESKOLAR ETA ALEBINEN TXAPELKETA (Azpeitia)

Datorren astebura gogorra eta polita izango dute gure taldeko alebin eta eskolarrentzat. Alde batetik, larubantean Gipuzkoako Alebinen Gipuzkoako Txapelketa ospatuko da (Igerilari Osoa) eta igandean Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa. Lehenengoa, 2 jardunaldietan zehar igelariek lau estiloak igeri egin beharko dituzte eta azkarrenak “Igerilari Osoaren ” Txapelketa eramango du. Taldeko 5 mutil (2000 jaiotakoak )eta 5 neska (2001 jaiotakoak) arituko  dira Igerila Osoan, mutiletan; Unai Zabala, Nikolas Illarramendi, Unai Agirre, Erik Aramburu eta Jon Idarreta. Nesketan; Nerea Fernandez, June Arrieta, Alazne Arrieta, Maria Iparragirre eta Itziar Zabala. Goizeko jardunaldia 10:30 hasiko da eta arratsaldekoa 16:30etan. Gure igerilariak kotxez egingo dute joan-etorria eta bertan bazkalduko dute. Irteera goizeko 8:45etan izango da kiroldegitik.

Esan bezala, igandean, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa jokatuko da ere Azpeitiko kiroldegian. Bertan, 2000 urtean jaiotako 5 neskek hartuko dute parte: Irene Ansorregi, Ane Mendivil, Leire Marauri, Kattalin Irrallamendi eta Lore Li Vallejo.Bakoitzak bere proba honenetan igeri egingo du bi jardunaldietan. Goizekoa 10:30etan hasiko da eta arratsaldekoa 17:00etan. Irteera kotxen izango da kiroldegitik goizeko 8:45etan).

ZORTE ON GUZTIOI!!