EUSKADIKO XXXIV. ESKOLARTEKO KIROL JOKOETAN TXUKUN

EUSKADIKO XXXIV. ESKOLARTEKO KIROL JOKOETAN TXUKUN

Pasa den larunbatean, XXXIV. Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak ospatu ziren Donostiako Altzan. Bertan, gure taldeko 6 igerilari izan ziren Gipuzkoako selekzioarekin; Judith Resa, Libe Gastañares, Ander Zendoia, Eneko Kaperotxipi, Elliot Cooke eta Haritz Ayestaran.

Denak ondo ibili ziren lehiatzen eta orokorrean beraien marka pertsonak hobetu zituzten.  Judith Resa 8. sailkatu zen 400m libre estiloan eta Libe Gastañares 11. Ander Zendoia berriz, 6. izan zen 100m tximeleta estiloan eta 8. 400m libreetan. Bestalde, Eneko Kaperotxipi 6. sailkatu zen 200m bizkar estiloan eta Elliot Cooke 10. izan zen. Elliot 100m estiloetan 10. sailkatu zen ere bai. Azkenik, Haritz Ayestaran 7. sailkatu zen 200m bular estiloan.

ZORIONAK GUZTIOI!!

> Emaitzak