Datorren larunbatean, Euskadiko Eskolarteko Jokoak ospatuko dira gure igerilekuan. Bertara; Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako selekzioak arituko dira eta parte hartu duten igerilariak infantilak izango dira (Gizonezkoetan 1999 urtean jaiotakoak eta emakumezkoetan 2000 urtekoak).
Txapelketa 2 jardunaldietan jokatuko da; goizean 10:00etan emango zaio hasiera eta arratsaldean 16:30etan.
Gipuzkoako selekzioak 50 igerilari aurkeztu ditu eta horietatik gure taldeko Irene Ansorregik hartu du parte, hain zuzen ere, 100 eta 400m libreetan.
Txapelketa polita ikusteko aukera izango dugu eta gertutik Gipuzkoako harrobi sendoa ere.

Irene Ansorregi

