Gure taldeko eskolar mutilek 7 domina irabazi zituzten (2 urrezko, 1 zilarrezko eta 4 brontzezko) Legazpiko Bikuña igerilekuan atzo ospatu ziren XXXI. Gipuzkoako Eskolarteko txapelketan.
Ander Zendoiak 100m tximeletan eta Elliot Cooke-ek 100m estiloetan urrezko 2 dominak irabazi zituzten. Zilarrezko domina bakarra Eneko Kaperotxipi eskutik etorri zen 200m bizkar eta brontzezkoak berriz, Haritz Ayestaran 100 eta 200m bular estiloan eta Ander Zendoia eta Elliot Cooke-ek berriro 400m libre ta 200m bizkar estiloan.
Taldeko eskolar neskek txukun ibili ziren ere. Aipatzekoak dira, besteak beste, Judith Resa, Libe Gastañares eta Garazi Zabaletan-ren 4, 6 eta 8. postuak 400m libre estiloan. Bestalde, Erika Erostarbe 8. sailkatu zen 200m libre estiloan eta Nahia Zubizarreta 9. 100m estiloetan.
Zorionak guztioi.
> Emaitzak
GIPUZKOAKO ALEBIN TXAPELKEA (Igerilari Osoa)
Larubatean Legazpin ere bai, Gipukoako Alebinen Txapelketa ospatu zen. Bertan; Aitana Bertelink, Sara Isasti, Emily Cooke, Nora Eceiza, Julen Beraza, Xuban Arrieta, Harkaitz Taboada, Mikel Sorasu eta Jon Peñagarikano igerilariak lehiatu ziren 4 estiloetan. Gehienek denborak hobetu zituzten eta ondo ibili ziren.


