ERABATEKO ARRAKASTA CASTELLON-EN. (Master)

ERABATEKO ARRAKASTA CASTELLON-EN. (Master)

Ederra asteburu luze honetan Castellon-en ospatu diren Espainiako Open Master txapelketan bizi izan dena. Naiz eta maila altuko txapelketa izan, gure igerilariek bikain aritu ziren eta 18 domina zintzilatzea lortu zuten: 6 urrezko, 8 zilarrezko eta beste 4 brontzezko. Horretaz gain, erreleboka ere lorpen garrantzitsua erdietsi zuten: 4×50 libreetan (+160) kategorian 2. postua eta 4×50 libre mistoan frogan 3. postua.

Osteguna lehenengo jardunaldia izan zen eta ez zen gure taldeko inor lehiatu. Hurrengo egunean, hau da, 2. jardunaldian, Nati Iraizoz (55-59) lehenengo urrea lortu zuen taldearentzat, hain zuzen ere, 50m tximeleta proban 39.91 denborarekin. Proba berdinean  baina (44-49) kategorian Adriana Campoy-ek zilarra lortu zuren 35.15 denborarekin. 200m bular estiloan Inaxio Caminok (40-45) zilarrar lortu zuen 2.46.42 denborarekin eta Adriana Campoy berririo igerilekura bota eta 2. postuan geratu zen (3.01.58). Bestalde, Ramon Ugarte masterrak (60-64) bere aurreko denbora zortzi segundotan jeitsi eta brontzezko domina lortu zuen froga berean (3.37.27 aurrekoa 3.45.14). Hurrengo proba 100m bizkar estiloa izan zen eta berriro Natik podiumeko goiko kajoira igotzea lortu zuen 1.32.61 denborarekin. Adriana Campoy ez zen gutxiago izango eta 200m estiloetan urrezko domina lortu zuen 2.51.01 denborarekin. 100m libre estiloan Eva Ugarte igerilariak (45-49) bere dominen kontua ireki eta zilarrezko domina lortu zuen bere aurreko denbora hobetuz (1.12.88) eta kronoa 1.12.12 geldituz. Jardunaldia bukatzeko, gure taldeko emakumeak 4. bukatu zuten 4x50m estilo (+160) frogan. Brontzeko 70 zentezimetara egon zen (Metrolole). 8 dominen balantzea izan genuen jardunaldi honen amaIeran.

Hirugarren jardunaldia ere gogotsu ekin zieten. Hasi eta berehala, Eva Ugarte igerilariak zilarrezko domina lortu zuen 400m libre frogan 5.38.12 denborarekin. 50m bular estiloa hurrengo froga izan zen eta guztira 3 domina atera ziren; Adriana Campoy-ek zilarra lortu zuen 39.49, Inaxio Camino 32.08 denborarekin eta Igone Ornes (40-44) 39.82 denborarekin brontzea atera zuten azken metrorarte burruka egin ondoren. Hurrengo frogan 4x50n libre emakumezkoetan (+160) (Eneritz, Igone, Adriana eta Eva) pronostikoak bete zituzten eta lehenengo aldiz errelebo batean zilarrezko domina lortu zuten 2.07.16 denborarekin. Urrea CN. Jerez-ek eraman zuen 2.06.60 denborarekin eta espainiako errekorra ezarriz. Hirugarren postua beste euskaldun talde batek lortu zuen CN. Judizmendi 2.09.38 denborarekin. Erreleboen ondoren, Iraizoz naparrak bere 3. urrezko domina Portu zuen 200m libre frogan 2.54.08 denborarekin eta Eva Ugarte igerilariak ere bere 2. zilarrezko domina atera zuen 2.38.94 deborarekin. Ondoren, Inaxio Caminok izugarrizko 100m bularrean bere lehenengo urrezkoa domina irabazi zuen 1.13.91 denborarekin. Adriana Campoy-ek bere 3. zilarrezko domina lortu zuen 1.26.64 denborarekin. Jardunaldiaren amaneran txokolatezko domina lortu zuten 4x50estilo  misto (+160) erreleboan 4. geratuz.

Laugarren eta azken jardunaldian, oraindik ez zegoen dena erabakita. 100m estiloetan Natik berriro urrezko domina lortu zuen (1.29.38) laugarren eta azkena. Eva Ugartek bere 3. zilarrezko domina atera zuen 50m libre frogan 32.87 denborarekin. Txapelketa ondo amaitzeko modu bakarra 4x50m libre mixto (+160) erreleboan papera ona burutzea ezinbestekoa zen. Horrela, 3. izan ziren 1.59.43 deborarekin. Irabazlea CN Sevilla (1.51.15) izan zen eta 2. CN Jerez (1.56.78).

Taldekako sailkapena:

Gizonezkoak   (111 talde)                                        Emakumezkoak (94 talde)

1. CN Jerez                                                        1. CN JEREZ
2. CD. UN. POLIT. VALENCIA                       2. CD. UN. POLIT. VALENCIA                      
3. C. ESPORTS MASTERS                              3.  A. MASTERS BALEARES   

23. ZARAUTZ BALEA   IK                           15. ZARAUTZ BALEA IK

                                              Orokorra (125 talde)
                             
                                   1. CN. JEREZ
                                   2. CD. UN. POLIT. VALENCIA
                                   3. C. ESPORTS MASTERS     
                                  
                                  18. ZARAUTZ BALEA IK

Parte hartu zuten taldeko 13 igerilariak hauek izan ziren: Enertiz Garmendia, Igone Ornes, Adriana Campoy, Eva Ugarte, Lourdes Agirre, Nati Iraizoz, Eneko Larrañaga, Mikel Azkue, Jaime Ábalos, Inaxio Camino, Mario Ugarte, Jose Agustin Esteban eta Ramon Ugarte.

Gure igerilariek Castellon-en lortutako emaitza erabateko arrakasta izan da.  Zorionak guztioi eta segi horrela!

> EMAITZAK