Joan zen astebruan Euskal Herriko Infantil Txapelketa ospatu
zen Santurtziko El Puerto igerilekuan. Bertan, Euskal Herriko 42 taldeetako
273 igerilarik lehiatu ziren asteburu osoan zehar. Gure taldetik, 6
igerilari izan ziren bertan; Asier Etxabe, Jakes Udabe, Inaxio Illarramendi,
Oier Zulaika, Irene Ansorregi eta Lore Li Vallejo.
Maila handiko txapelketa izan zen Santurtzikoa, eta gure igerilariak fin aritu
ziren lau jardunaldietan. Denek beren denborak askogatik hobetu zituzten eta podiumera igo zen igerilari bakarra 2000 urtean jaiotako Irene
Ansorregi izan zen 200m bizkar estiloan (2.42.55) eta 100m
bizkar estiloan 6. izan zen 1.16.78 denborarekin. Asier Etxabek (1997) igeri egin zituen proba guztiean bere denborak
hobetu zituen eta podiumetik gertu egon zen, gainera, absolutu gutxieneko denborak egin zituen; 100m libreetan 5. izan zen (57.56), 200m libreetan 6. ( 2.07.02) eta 400m libreetan 8. (4.31.73) denborarekin. Ondo aritu zen beste igerilaria, 1998 urtean jaiotako, Inaxio Illarramendi izan zen; 1500m libreetan eta 400m estilo probeetan 4. izan zen (18.12.38 eta 5.16.68) eta 400m libreetan 8. sailkatu zen 4.38.67 denborarekin. Lore, Jakes eta Oier igerilariak bikain aritu ziren txapelketan eta naiz eta lehenengo postuetan ez geratu beraien denborak hobetu zituzten.

