CAMPOY ETA ORNES SANTANDERREN

CAMPOY ETA ORNES SANTANDERREN

Joan den larunbatean, Santanderreko Albericia Udal Kiroldegian, Liga Masterreko 1. jardunaldia ospatu zen “Trofeo Ciudad de Santander” izenpean. Sari hau C.D. Marisma eta A.C.N. Marisma taldeek antolatzen zuten eta Asturias, Euskal Herria, Castilla eta Leon eta Kantabriatik joandako 25 taldeek hartu zuten parte, guztira 250 igerilari izanik. C.N. Torrelavega izan zen taldeetan garaile eta oso ondo ibili zirenak ere, Gijon-go C.N. Santa Olaya taldea, Camargo eta A.C.N. Marisma izan ziren.

Gure master taldeko 2 emakume ere bertan izango ziren lehiatzen; Adriana Campoy (40-44 urte) eta Igone Ornes (40-44 urte). Bakoitzak bi probetan hartu zuen parte eta guztira 4 domina ekarri zituzten. Igonek bi urre irabazi zituen 50 eta 100m libre probetan 31.62 eta 1.12.89 denborekin. Bestalde, Adrianak, urrezko domina irabazi zuen 100m estilo proban (1.22.81) eta zilarrezkoa 50m tximeletan (36.10).

ZORIONAK BIOI!!