Joan den asteburuan,V. Open Master Zarautz Saria ikusteko aukera izan genuen Aritzbatalde Udal Kiroldegin. Giro ezinhobea izan genuen, eta baita maila oso altua ere lehiatu ziren 11 talde eta 100 partaideen artean. Maila hain zen altua, Kairoscope taldeko Natividad Iraizoz-ek (1955) estatuko 5 errekor berri ezarri zituela (60-64 adin multzoan) 100m, 400m libreetan, 100m estiloetan, 50 tximeletan eta 50m libreetan (oraindik baieztatzeko).
Talde guztien artean C.D. Fortuna, sariko garaile izan zen. Bai gizonezkoetan eta bai emakumezkoetan Kairoscope eta Easo taldearen aurretik geratu ziren. Guztira CD Fortunak 791 puntu atera zituzten, 2. Kairoscope sailkatu zen 751 punturekin eta 3. CN. Easo izan zen 637 punturekin. Zarautz Balea 4. postuan geratu zen 587 punturekin, 5. Izarraitz (302 pto), 6. CN Tabira (236pto), 7. Atletico San Sebastian (99pto), 8, Ordizia (pto), 9. Buruntzaldea (81pto), 10. Judizmendi (27pto) eta 11. Tolosaldea (15pto).
ZORIONAK DENOI!!

