PARTAIDETZA LIGAKO 4. JARDUNALDIA (Azkoitia)
MARTXOAREN 15EAN, AZPETIAN, PROGRAMATUTA ZEGOEN LIGAKO 4. JARDUNALDIA BERTAN BEHERA GERATU DA.
IRENE ANSORREGI LEHENENGO POSTUETAN
Joan zen asteburuan , Euskal Herriko Infantil Txapelketa ospatu ziren Tolosako Usabalgo Kirodegian. Bertan, gure taldeko 5 igerilari aritu ziren lehian; Nerea Fernandez, Irene Ansorregi, Itziar Zabala, Lore Li Vallejo eta Oier Zulaika. Denak oso ondo aritu ziren eta beraien denborak hobetzea lortu zituzten. Guztietatik, Irene Ansorregi izan zen gehien...
NEGUKO EUSKAL HERRIKO INFANTIL TXAPELKETA TOLOSAN
Datorren asteburuan Euskal Herriko Infantil Txapelketa ospatuko Tolosako Usabalgo Kiroldegian. Bertan 1998 eta 1999 urteetan jaiotako mutilak eta 2000 eta 2001 urtean jaiotako neskak izango dute hitzordua. Txapelketa 4 jardunaldietan izango da; goizekoak 10.30etan hasiko dira eta arratsaldekoak 17.00etan Bertan gure taldeko 5 igerilari izango dira lehian (4 neska eta...
ORION AUTOBUS PARADA BERRIA
Datorren asteburutik aurrera, txapelketetara joateko autobusak Orion parada egingo du (herriko autobus paradan) bertako igerilariak jasotzeko. Txapelketa ondoren ere, berriro Orion utziko ditu leku berdinean. Txapelketa non den arabera, lehenago Oriokoak jasoko ditu eta gero Zarautzekoak (beti 10minutuko aldearekin). Adibide 1: Txapelketa Errenterian bada, autobusak Zarautzen jasoko ditu 14.15*etan eta...
AMAITU DA NEGUKO EH. ABS. PROM. ETA JUNIOR TXAPELKETA
Jakes Udabe, Asier Etxabe eta Nora Zabala, Euskal Herriko, Absoluto, Promesa eta Junior txapelketan aritu ziren, junior kategorian, joan zen astebuan Iruñeako Amaya instalakuntzetan. Hiru igerilariak beraien denboretan ibili ziren eta lehenengo hamarretan sailkatzea lortu zuten hainbat probetan. Esan beharra dago, orain arteko txapelketak 25m igerilekuan izan direla eta neguko...
KIROL ZEHAZTASUN LIGAKO 3. JARDUNALDIA (Errenteria)
Datorren larunbatean, hilak 22, Kirol Zehaztasuneko Ligako (KZL) 3. jardunaldia ospatuko da Errenterian. Benjamin (2005-2004) eta alebinen (2003-2002-2001M) saioa arratsaldeko 16:00tan hasiko da. Irteera autobusez izango da. Ordua: – 14.15 (Zarautz) Kiroldegiko rotondan– 14.25 (Orio) Autobus parada
DENBORALDI ERDIKO BIDAIA
Urtero bezala, denboraldi erdiko bidaia antolatu dugu, hain zuzen ere, Madrilgo Warner Parkera. Irteera apirilaren 11tik 13ra programatuta dago eta 2002 urtean jaiotakoak eta aurrekoak joan ahalko dira. Informazio gehiago gure bulegoan. ANIMATU ZAITEZ!!
NEGUKO EUSKAL HERRIKO JUNIOR, PROMESA ETA ABSOLUTU TXAPELKETA (CD. Amaya-Iruña)
Datorren asteburuan, hilak 15 eta 16, Neguko Euskal Herriko absolutu, promes eta junior txapelketa ospatuko da Iruñeako Amaya-ko instalakuntzetan. Bertan parte hartuko duten gure taldeko 3 juniorrek (bi mutil eta neska bat) eskatzen dituzten gutxiengo denborak egin dituzte. Gizonezkoetan; Jakes Udabe igerilariak 50,100 eta 200m bizkar estilo probetan hartuko du...
INFANTILAK NABARMEN GIPUZKOAKO TXAPELKETAN
Atzo amaitu ziren Azpeitian, Gipuzkoako infantil, junior, promesa eta absolutu kategorientzako txapelketa. Bertan, gure taldeko infantilak izan ziren protagonistak 6 domina lortuz (3 bakarkakoak eta 3 erreleboetan).Emakumezkoetan Irene Ansorregi (2000) infantila txukun aritu zen asteburu osoan zehar eta zilarrezko domina lortu zuen 200m bizkar estilo proban 2.36.54 denborarekin. Gizonezkoetan berriz, ...
NEGUKO GIPUZKOAKO INF-JUN- ETA ABS. TXAPELKETA (Azpeitia)
Otsailaren 8 eta 9an Gipuzkoako infantil, junior, promesa eta absolutu txapelketa ospatuko da Azpetiako kiroldegian. Bertan, gure taldeko 16 igerilari egongo dira lehiatzen. Txapelketa 4 jardunaldietan jokatuko da; goizeko jardunaldiak 10.00etan hasiko dira eta arratsaldekoak 17.00etan. Infantil Nerea Fernandez Lore Li Vallejo Oier Zulaika Irene Ansorregi Nikolas IllarramendiItziar ZabalaUnai Zabala...










