AMAITU DA NEGUKO EH. ABS. PROM. ETA JUNIOR TXAPELKETA

Jakes Udabe, Asier Etxabe eta Nora Zabala, Euskal Herriko, Absoluto, Promesa eta Junior txapelketan aritu ziren, junior kategorian, joan zen astebuan Iruñeako Amaya instalakuntzetan. Hiru igerilariak beraien denboretan ibili ziren eta lehenengo hamarretan sailkatzea lortu zuten hainbat probetan. Esan beharra dago, orain arteko txapelketak 25m igerilekuan izan direla eta neguko EH. txapelketa hau, 50m igerilekuan izan dela. Ohitura falta eta esperientzia ezak, denborak zertxobait mermatu dituela.

Esate baterako, Jakes Udabe 6. sailkatu zen junior mailan 50m bizkarrean (30.86) eta baita 100m bizkar estiloan ere (1.08.87). 200m bizkar estiloan berriz, 10. sailkatu zen (2.28.66). Asier Etxabe; lehenengo postuetatik hurrun ibili zen, baina 27.61 denbora egin zuen 50m libre proban eta 2.13.60 200m libreetan. Nora Zabala igerilariak aldiz, 9. sailkatu zen 200m estilo proban 2.49.18 deborarekin eta 10. postuan 200m bizkar estiloan (2.46.81).

ZORIONAK!!

> EMAITZAK