ALEBIN LIGAKO 1. JARDUNALDIA (Legazpi)
Urriaren 31ean, Alebin ligako 1. jardunaldia jokatuko da Legazpi-ko Bikuña kiroldegian. Jardunaldi hau, Altzan jokatu behar zen, baina instalakuntzaren okupazio dela eta, irtenbide bakarra Legazpira eramatea izan da. Bertan, Alebinek (2003- 2004 neskak eta 2002-2003 mutilek) hartuko dute parte. Partaide handia espero denez, antolakuntzak txapelketa 2 txandatan egitea erabaki dute:...
2015/16 DENBORALDIA. ENTRENAMENDUEN HASIERA
2015/16 denboraldi berriko entrenamenduak irailaren 14ean hasiko dira taldeko infantil, junior eta nagusientzat (2003 urtean jaiotakoak eta aurrekoak). Lehenengo entrenamendua arratsaldeko 19.00tan izango da eta kiroldegi aurrean geratuko dira. Igerilariek lehorreko eta uretako arropa ekarri beharko dute badaezpada.
2015/16 DENBORALDIA. ESKOLARREN BILERA DEIALDIA ETA ENTRENAMENDUEN HASIERA
Irailaren 23an arratsaldeko 18.00tan, 2015-2016 denboraldiari hasiera emateko bilera egingo da taldeko benjamin eta alebinentzat. Bilera, Kiroldegiko 2. solairuan (Hitzaldi Aretoan) izango da. Bertan, egunak, entrenamenduen ordutegiak eta egon daitezkeen zalantzak argituko dira. Informazio bilera hau igerilarien gurasoei zuzendua dago. Eskolarren entrenamenduak irailaren 28an hasiko dira.
NIKOLAS ILLARRAMENDI ESPAINIKO INFANTIL TXAPELKETAN BIKAIN (Sabadell)
Abuztuaren 3tik 6ra Espainikoa Infantil Txapelketa ospatu zen Sabadell ” Can Llong ” kiroldegian P50. Bertan, 1999 eta 2000 urteetan jaiotako gizonezkoak eta 2001-2002 urtean jaiotako emakumeak lehiatu ziren. Gure taldeko Nikolas Illarramendi (2000) 200,400 eta 1500m libreetan eta 100, 200m tximeletan parte hartu zuen eta bikain aritu aritu zen...
UDAKO EUSKAL HERRIKO INFANTIL TXAPELKETA (Galdakao)
Uztailaren 4 eta 5ean Udako Infantil Txapelketa ospatuko da Galdakao-ko Urreta Kiroldegian. Bertan, gure taldeko 11 igerilari izango dira lehian parte hartzeko beharrezko denbora egin eta gero. Goizeko jardunaldiak 10.00 hasiko dira eta arratsaldekoak 17.00tan. Hauek dira parte hartuko duten taldeko igerilariak eta egingo dituzten probak: – Alazne Arruieta: 50m...
UDAKO EUSKAL HERRIKO ABSOLUTO ETA JUNIOR TXAPELKETA (Mendizorrotza)
Datorren asteburuan, Gasteizeko Mendizorrotza igerilekuan Udako Euskal Herriko Junior, Promesa y Absolutu Txapelketa ospatuko da. Goizeko jardunaldiak 10.30tan hasiko dira eta arratsaldekoak 17.00etan. Guztira gure taldeko 5 igerilari izango dira bertan: – Jakes Udabe: 50,100,200m bizkar – Nikolas Illarramendi: 100, 200 eta 1500m libre, 200m tximeleta– Nora Zabala: 100,200 eta...
GIPUZKOAKO VII. UDAKO SARIA (Legazpia)
Ekainaren 20an, Gipuzkoako Udako Saria ospatuko da Legazpiko igerilekuan. Saria 2 jardunaldietan jokatuko da. Goizeko jardunaldia 10.00 hasiko da eta arratsaldekoa 17.00tan. Gure taldeko 11 igerilariek hartuko dute parte sari honetan: Irteera kotxez egingo da. Irteera ordua: – Zarautz: 8.00 (kiroldegian). Bazkaldu Legazpi bertan egingo dute. Katilu Taberna Plazaola kalea,...
GIPUZKOAKO INFANTIL, JUNIOR ETA PROMESEN UDAKO TXAPELKETA (Azpeitia)
Ekainak 20 eta 21ean, Udako Gipuzkoako Infantil, junior, promesa eta nagusien Txapelketa ospatuko da Azpeitiko Udabalgo igerilekuan. Hitzordua garrantzitsua izango da gehienentzat, bertan, gauza asko egongo baitira jokoan. Goizeko jardunaldiak 10.00tan hasiko dira eta arratsaldekoak 17.00etan. Gure taldeko 18 igerilari izango dira Azpeitian kategoria ezberdinetan. Irteera autobusez egingo da. Hauek...
ZARAUTZ SARIA
Larunbatean goizeko 10.00etan Zarautz Saria ospatuko da gure igerilekuan. Txapelketa honetan benjaminak (2006-2005), alebinak (2004-2003) eta 2002 urtean jaiotako infantilak hartuko dute parte. Bertan, Easo eta gure taldea lehiatuko dira. Gure igerilariak 9.00 kiroldegian egon beharko dute. > PARTEHARTZAILEEN ZERRENDA
TALDEA TOLOSAKO SAN JUAN SARIA IZANGO DA.
Datorren larunbatean, Tolosako Usabal Kiroldegian, XLVI. San Juan Saria ospatuko da. Bertan gure taldeko igerilari infantil, junior eta absolutuak lehiatuko dira, guztira 40 igerilari. Saria goizeko 9.30 hasten da. Irteera autobusez egingo da ordutegia hauetan: – Zarautz: 7.45etan (Kiroldegia)– Orio: 7.55etan (herriko autobus geltokian) ZORTE ON!! > PARTEHARTZAILEEN ZERRENDA





