2015/16 DENBORALDIA. ENTRENAMENDUEN HASIERA
2015/16 denboraldi berriko entrenamenduak irailaren 14ean hasiko dira taldeko infantil, junior eta nagusientzat (2003 urtean jaiotakoak eta aurrekoak). Lehenengo entrenamendua arratsaldeko 19.00tan izango da eta kiroldegi aurrean geratuko dira. Igerilariek lehorreko eta uretako arropa ekarri beharko dute badaezpada.
2015/16 DENBORALDIA. ESKOLARREN BILERA DEIALDIA ETA ENTRENAMENDUEN HASIERA
Irailaren 23an arratsaldeko 18.00tan, 2015-2016 denboraldiari hasiera emateko bilera egingo da taldeko benjamin eta alebinentzat. Bilera, Kiroldegiko 2. solairuan (Hitzaldi Aretoan) izango da. Bertan, egunak, entrenamenduen ordutegiak eta egon daitezkeen zalantzak argituko dira. Informazio bilera hau igerilarien gurasoei zuzendua dago. Eskolarren entrenamenduak irailaren 28an hasiko dira.


