Joan den asteburuan, Eukal Herriko Infantil Txapelketa ospatu zen Tolosako Usabalgo Udal kiroldegian. Bertan gure taldeko 4 igerilari lehiatu ziren (Irene Ansorregi, Asier Etxabe, Jakes Udabe eta Lore Li Vallejo).
Podiumera igo zen igerilari bakarra; Asier Etxabe izan zen 100m libreetan (57.87), brontzezko domina lortuz, eta 400m libreetan 5. sailkatu zen 4.28.66 denborarekin. Bestalde, Jakes Udabe podiumetik gertu ibili zen baina ez zuen dominarik atera; 4. sailkatu zen 100m eta 200 bizkar estiloan (1.05.81 eta 2.22.97).
Emakumezkoetan berriz, Irene Ansorregi oso ondo aritu zen. Esate baterako, 5. sailkatu zen 200m bizkar estiloan (2.40.32) eta 6. 100m bizkarrean (1.14.96) bere denborak askogatik jeitsiz. Lore Vallejok berriz, 200m estiloetan bakarrik parte hartu zuen eta 14. sailkatu zen (3.02.31) ondo igeri eginez.
ZORIONAK DENORI!!

