4. eta azkeneko jardunaldian, Nati Iraizoz-ek (55-59) eta Adriana Campoy-ek (40-44) dinamika berdinarekin jarraituz, urrezko beste 2 domina irabazi zituzten 100m estilo proban. Natik 1.30.02 deboran gelditu zuen kronoa eta Adrianak 1.15.86. Aipatzekoa da bi hauek urrezko dominak besterik ez dituztela atera. Ondoren, 50m libren proban Eva Ugarte (45-49) eta Igone Ornesek (40-44) brontzezko domina atera dute 32.79 eta 31.64 deborak eginaz.
Txapelketaren azkeneko proban, hau da, 4x50m estilo mistoan, gure taldea 2. sailkatu da +160 urteko kategorian 2.07.48 denborarekin. 1. Aquamaster izan da beste espaiako errekorra eginez (2.00.56) eta 3. sailkatua CN Jerez (2.09.24).
Neguko Espainiko Master Txapelketa oso arrakastatsuak izan dira gure taldearentza; guztira 27 domina irabazi izan dira (11 urrezko, 8 zilarrezko eta beste 8 brontzezko) eta espainiko bi errekor egin dira Adriana Campoyren eskutik; 100 eta 200m bular estiloan. Sailkapen orokorrean, 12. postuan amaitu dugu talde bezala (1. Euskadi).
Eskerrak eta Zorionak parte hartu duten igerilari master guztiei: Eneritz Garmendia, Igone Ornés, Adriana Campoy, Eva Ugarte, Lourdes
Agirre, Nati Iraizoz, Eneko Larrañaga, Mikel Azkue, Inaxio Camino, Gorka
Arregi, Manuel Aranguren, Iñigo Unamuno, Fernando Castillo, J.Agustín
Esteban eta Ramón Ugarte.
ZORIONAK!!

