Joan zen asteburuan Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa ospatu zen Legazpiko Bikuña igerilekuan. Partaidetza asko eta iluzio handia igerilarien artean. Gure taldeko igerilariak bikain aritu ziren txapelketan zehar, 7 domina lortuz (urrrezko bat, 2 zilarrezko eta 4 brontzezko).
Bina domina atera zituzten igerilariak; Nikolas Illarramendi (00) eta Erik Aranburu (00) izan ziren. Nikok maila handia erakutsiz urrezkoa irabazi zuen 200m libre estiloan 2.19.75 denborarekin eta zilarrezkoa 400m libreetan 4.57.58 denborarekin. Gazte honek daraman progresioa oso ona da eta gauza asko erakusteko gai izango da etorkizunean. Erik berriz, bere estiloan txukun aritu zen eta zilarrezko domina irabazi zuen 100m bular estiloan (1.34.32) eta brontzezkoa 200m bularrean (3.18.78). Unai Zabala (00) zilarrezko domina atera zuen 400m estiloan 6.24.79 denborarekin eta Jon Idarretak (00) brontzezko domina 100m tximeletan (1.25.82).
Emakumezkoetan berriz, Itziar Zabala (01) oso ondo ibili zen eta brontzezko domina eramann zuen 200m libre estiloan 2.47.47 denborarekin eta Nerea Fernandezek (01) brontzezko ere 400m estilo proban (7.02.10).
Amaitzeko, 4x100m estilo erreboan gure taldeko mutilek brontzeko domina irabazi zuten. 1. postuan Bidasoa XXI taldea sailkatu zen eta 2. Tolosaldea.
4x100m (Jon,Niko,Unai eta Erik)
ZORIONAK DENORI!!

