Pasa den larunbatean Udarako
Partehartzeko V Gipuzkoako Saria ospatu zen Lasarten. Txapelketa hau
partehartzeko ibilbideko udarako sari nagusia izan zen eta goiz eta
arratsaldez ospatu zen Lasarteko igerilekuan, Buruntzaldea IKT-k
antolatuta.
Bertan Gipuzkoa osoko 15 talde eta 120 igerilaritik gora izan ziren parte hartzen. Bertan, gure taldeko igerilariek 3. postuan sailkatze lortu zuten talde moduan. Garailea Hernani KE izan zen eta bigarren postuan Oarsoaldeako taldea sailkatu zen.
Guztira taldeko 25 igerilari aritu ziren larunbaten zehar eta domina dexente lortu zituzten, besteak beste; gizonezkoetan 200m libre proban, Pablo Azkuek zilarrezko domina lortu zuen (2.37.72) B kategorian eta Oier Zulaikak ere bai (2.32.87) baina A kategoain. Proba berean, Ane Marauri 2. postuan sailkatu (2.39.57) zen A kategorian eta Izaskun Alvarez 3. kategori berean (2.45.87). 50m bular estiloan Usoa Ostolazak urrea lortu zuen A kategorian 41.12 deborarekin. 200m bizkar estiloan eta B kategorian Izar Azkoagak urrezko domian atera zuen 2.51.30 deborekin eta zilarra 100m bizkar estiloan (1.23.32). Xabier Enjuto 3. sailkatu zen 100 bizkar estiloan (1.26.00).
ZORIONAK TALDE OSOARI!!

