GIPUZKOAKO NEGUKO SARIA (Legazpi)
Urtarrilaren 16an, Gipuzkoako Neguko Saria ospatuko da Legazpiko igerilekuan. Saria 2 jardunaldietan jokatuko da. Goizeko jardunaldia 10.00 hasiko da eta arratsaldekoa 16.30tan. Gure taldeko 21 igerilariek hartuko dute parte sari honetan: Irteera autobusez egingo da. Irteera ordua: – Orio: 7.45 (herriko autobus geltokian).– Zarautz: 7.55 (kiroldegian). Bazkaldu Legazpi bertan egingo...
GIPUZKOAKO NEGUKO TXAPELKETA (Azpeitia)
Urtarrilaren 16 eta 17an, Neguko Gipuzkoako Infantil, junior, promesa eta nagusien Txapelketa ospatuko da Azpeitiko Udabalgo igerilekuan. Hitzordua garrantzitsua izango da gehienentzat, bertan, gauza asko egongo baitira jokoan. Goizeko jardunaldiak 10.00tan hasiko dira eta arratsaldekoak 17.00etan. Gure taldeko 10 igerilari (7 mutil eta 3 neska) izango dira Azpeitian kategoria ezberdinetan;...
III KAIROSCORE MASTER SARIA
Datorren igandean, hilak 17, Donostiako Kairoscore K.E. , III Kairoscore Master Saria antolatuko du. Saria, Igeriketako Ipar Master Ligaren barruan sartuta dago eta guztira, 16 talde bilduko ditu, besteak beste, Anaitasuna, CD Amaya, CN Rivalia, CN Easo, CN Campo, CN Torrelavega, CN Medio Cudeyo, Bidasoa XXI, CD Fortuna, etab. Saria,...




