NIKO BIKAIN ESPAINIKO ALEVIN TXAPELKETAN
Joan den asteburuan Nikola Illarramendi (2000 jaiotakoa) igerilaria Badajozen izan da lehiatzen Espainiko Alebin Txapelketan P50. Hiru egunetan zehar 3 proba igeri egin zituen; 1500m, 400m eta 200m libre estiloan. 1500m distantzian, 18. sailkatu zen 17.59.12 denborarekin; 400m libreetan 23. geratu zen 4.34.42 denborarekin eta 200m libreetan 27. postuan (2.10.94)...


