EMAITZA ONAK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

EMAITZA ONAK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Pasa den asteburuan Neguko Gipuzkoako Txapelketa ospatu zen Tolosan
infantil, junior, promesa eta nagusien kategorian. Gure igerilarien
markak onak izan ziren orokorrean eta guztira 6 domina irabazi ziren
bakarkako infantil probetan eta 3 domina infantil errelebotan.

Bakarkako probetan, Nikolas Illarramendi infantilak 3 domina irabazi zituen; 2
urrezko 200m tximeleta eta 400m estiloetan eta zilarrezkoa 200m
estiloetan. June Zabalak brontzezko 2 domina irabazi zituen 50m
tximeleta eta 200m libre estiloan. Aitor Beñaranek brontzea irabazi zuen
50m bular estilon eta Unai Agirrek ere 3. kajoira igo zen 50m bizkar
estilon.

Errelboetan berri; (Nikolas, Aitor, Unai eta Jon) zilarrezko domina irabazi zuten 4x200m libreetan eta brontzezko bi
domina 4x100m libre eta 4x100m estiloetan.

ZORIONAK!!

>Emaitzak