9 DOMINA ETA 2. TALDE ONENA GIPUZKOAKO SARIAN

Gure taldeko igerilariak otsailaren 21ean Legazpin ospatu zen Gipuzkoako Sarian txukun aritu ondoren, guztira 9 domina (urrezko 1, zilarrezko 5 eta brontzezko 3) irabazi zituzten -horietatik 3 erreleboetan- eta orokorrean 2. talde onena bezala sailkatu ziren.

Urrezko domina, Ainhoa Olazabalek irabazi zuen 100m tximeletan, zilarrezko dominak; Maria Galparsoro 100m txileletan, Erik Aranburu 200m bular estiloan eta Deñe Arrieta 50m tximeletan irabazi zituzten. Brontzeko dominak Irati Aristondoren 100m tximeletan, eta baita ere Alazne Arrieta 200m bizkar estiloan egindako lanaren ordaina izan zen.

4x50m libre erreleboetan; gizonezkoak 3. sailkatu ziren eta emakumezkoak 2.Baita ere, 4x50m estiloentan emakumezkoak 2. sailkatu ziren.

Taldeen sailkapena modu honetan geratu zen:

Emakumezkoen sailkapenean: Aloñamendi 1. sailkatu zen 425 punturekin, 2. Zarautz (290 puntu) eta 3. Atletico San Sebastian (261p)
Gizonezkoen sailkapenenean: 1. Aloñamendi (275p), 2. konporta (223p) eta 3. Zarautz
Sailkapen Orokorrean: 1. Aloñamendi (700p), 2. Zarautz (494p) eta 3. Bergara (434p)

ZORIONAK!!

> Emaitzak