Joan den astean, gure taldeko laukotea (Mikel Azkue, Jose Agustin Esteban, Ramon Ugarte eta Eneko Larrañaga) 3 domina ekarri zituzten Zarautzera, Pontevedran ospatu zen Espainiako Open Master Txapelketatik. Lehenengo domina; Jose Agustinen eskutik etorri zen (55-59 katogorian) eta 200m libreetan (2.36.92) bere aurreko marka pertsonal berdina eginaz. Bigarren domina; Ramon Urgartek (65-69 katogorian) lortu zuen 50m bizkar estiloan 50.98 denborarekin eta azkenik esperientziaduna den Mikel Azkuek 3. eta azken domina irabazi zuen 100m estiloetan ( 40-44 katogorian) eta 1.04.88 denborarekin (bere aurreko marka segundo batean hobetuz).
Zorionak Enekori ere, marka oso onak eta urtero hobetzen!!
ZORIONAK!!!
.

