NEGUKO EUSKAL HERRIKO JUNIOR, PROMESA ETA ABSOLUTU TXAPELKETA (CD. Amaya-Iruña)

NEGUKO EUSKAL HERRIKO JUNIOR, PROMESA ETA ABSOLUTU TXAPELKETA (CD. Amaya-Iruña)

Datorren asteburuan, hilak 15 eta 16, Neguko Euskal Herriko absolutu, promes eta junior txapelketa ospatuko da Iruñeako Amaya-ko instalakuntzetan. Bertan parte hartuko duten gure taldeko 3 juniorrek (bi mutil eta neska bat) eskatzen dituzten gutxiengo denborak egin dituzte. Gizonezkoetan; Jakes Udabe igerilariak 50,100 eta 200m bizkar estilo probetan hartuko du parte; Asier Etxabek 50, 100, 200 eta 400m libreetan eta emakume bakarrak, Nora Zabalak, Gipuzkoako txapelketan erakutsitako maila ematen saiatuko da 100 eta 200m libreetan, 200m estiloetan eta 200m bizkar estiloan.

Euskal Herriko Txapelketa honen 3. jardunaldia zuzenean ematen saiatuko dira antolatzaileek (igandea goiza). Otsailak 16, 10.00etan.

Zuzenean: http://www.youtube.com/watch?v=m6wOAc3XCR8     jarraitu ahalko da.

Gainera, FNN-NIF web orrian “banner” batek zuzenean YouTube-era eramago zaitu.

ZORTE ON HIRUOI!!

>> Behin -betiko Partehartzaileen Zerrenda (SERIEAK)