Atzo amaitu ziren Azpeitian, Gipuzkoako infantil, junior, promesa eta absolutu kategorientzako txapelketa. Bertan, gure taldeko infantilak izan ziren protagonistak 6 domina lortuz (3 bakarkakoak eta 3 erreleboetan).
Emakumezkoetan Irene Ansorregi (2000) infantila txukun aritu zen asteburu osoan zehar eta zilarrezko domina lortu zuen 200m bizkar estilo proban 2.36.54 denborarekin. Gizonezkoetan berriz, Nikolas Illarramendi igerilariak (2000) brontzezko domina atera zuen 1500m libre proban (18.07.22) eta 400m libre proban Udaran ospatuko diren Espainiako Txapelketarako gutxiengo denbora egin zuen 4.32.36. Bestalde, Unai Zabalak (2000) brontzezko domina atera zuen 200m bular estiloan 3.01.28 denborarekin.
Erreleboetan guztira 3 aldiz podiumera igotzea lortu zuten gure taldeko infantilek; 4x200L eta 4x100L erreleboetan (Nikolas, Unai, Oier Zulaika eta Inaxio Illarramendi osatutako taldeak) 3. postuan sailkatu ziren (1. Bidasoa eta 2. Tolosaldea). Bestalde, 4×100 estilos erreleboan 2. sailkatu ziren (4.52.80) Tolosaldea (1.) eta Fortunaren (2) atzetik.
Goraipatzekoa da ere, Nora Zabala juniorrak egindako denborak, bai 100m libre (1.05.21) eta 200m libreetan (2.21.48). Denbora hauek, datorren asteburuan Iruñean ospatuko diren Euskal Herriko Txapelketan aritzeko txartela eman diote, eta taldeko Jakes Udabe eta Asier Etxaberekin batera joango da Iruñera.
ZORIONAK!!

