Txapelketa honetako 3.jardunaldia ere, oso ondo joan da gure taldeko
igerilarientzat. Guztira, beste 8 domina gehitu dizkiogu aurreko egunean
lortutakoei; 2 urrezko, 4 zilarrezko eta 2 brontzezkoa.
Argi dago
txapelketa hau Adrianarenak direla. Atzo, 200m bular estiloan espainiako
errekorra ezarri bazuen ere, jardunaldi honetan 100m bularrean lortu
izan du. Aurreko errekorra 1.23.16 denboran zegoen (Mª Mar Rodríguez
WP.Castellae) eta Adrik 1.20.79 denboran utzi zuen.
3. jardunaldi
hau 400m libreekin hasi da eta bertan 3 zilarrezko domina irabazi dira;
Lourdes Aguirrek (55-59) 6.36.95 denborarekin, Eva Ugartek (45-49)
5.43.80 denbora eginaz eta azkenik Eneritzek 35-39 kategorian (5.11.55).
Ondoren, 200m libre proban; Eva eta Eneritzek brontzezko domina irabazi
dute 2.43.63 eta 2.30.46 deborak eginez. Adrianak esan bezala bere 2.
espainiako errekoarra egin du 100m bular estiloan eta proba berdinean
Nati Iraizoz-ek beste urrezko domina atera du 1.41.37 deborarekin eta
55-59 urte arteko kategorian.
Jardunaldi honetako erreleboak oso
ondo joan dira gute taldearentzat. 160 urteko goragoko erreleboetan eta
4x50L emakumezkoetan ( Igone, Adriana, Eva eta Eneritz) zilarrezko
domina irabazi dute (2.06.68). Hauek, Kastellon-en lortutako denbora
hobetzea lortu dute (2.07) baina ezin izan dute Aquamaster taldea
mendean hartu (1. 2.02.31RE). 3. taldea CN Judizmendi taldea arabatarrak
izan dira (2.10.81). Proba eta kategoria berdinean baina gizonezkoetan,
gure taldeko Mikel, Inaxio, Gorka eta Manolok 5. postu oso on bat lortu
dute (1.52.46). Jardunaldia amaitzeko, 4x50m libre misto erreleboak
jokatu dira eta gure taldea 8. sailkatu da (+200) 2.13.36 deborarekin.

