EGUBERRIKO SARIAK

Datorren asteburuan, gure taldeko igerilariek eguberriko sari desberdinetan parte hartuko dute. Taldeko infantil, junior eta absolutoek Hernaniko XVI Sarian parte hartuko dute larunbatean goizeko 9:30etan. Bestalde klubeko benjamin eta alebinek Oiartzungo VII. San Esteban Sarian arituko dira larunbatean arratsaldeko 16:00etan.

Irteera autobusez egingo da kiroldegitik:

– Hernani: 8.00etan
– Oiartzun: 14.15etan