GETARIA-ZARAUTZ ZEHARKALDIA 1400 PARTAIDEETARA IRITSI DA

GETARIA-ZARAUTZ ZEHARKALDIA 1400 PARTAIDEETARA IRITSI DA

Getaria-Zarautz zeharkaldiaren 42. edizioan, partaideen errekor
berria ezarriko du aukeran zeuden 1.400 parehartzaileek izena eman
ondoren. Joan zen urtean, Zarautz Balea Igeriketa taldeak 1.300etan
jarri zuen muga. Antolatzaileek itxarote zerrenda ireki dute eskaintzak
jasotzeko eta baieztatu gabeko plazak emateko.

Izenematea maiatzaren 25ean ireki zen eta 20 egunetan plaza guztiak bete dira.  

Zeharkaldia uztailaren 29an ospatuko da. Azken urteetan egin den moduan, irteera taldeetan egingo da txano koloreen bidez.