DOMINAK ETA LAN TXUKUNA KUTXA SARIAN

Joan den igandean, Kutxa Sariko Finala jokatu zen Irungo Azken Portu Kiroldegian. Bertara gure taldeko dozena bat igerilari joan ziren finaletan lehiatzera eta oso ondo gainera.

Urtero bezala, finaleko maila oso altua izaten eta dominak oso garesti egoten dira. Gureak guztira 3 domina lortu zituzen eta B finalean aritu zirenak ere lehenengo postuetan ibili ziren.

Infantiletan, Inaxio Illarramendi (1998) 2. postuan sailkatu zen 50m tximeleta proban 33.26 denborarekin eta zilarrezko domina lortu zuen, Tolosaldeako Julen Urretabizkaia (32.05) igerilariaren atzetik. Irene Ansorregi igerilari alebinak (2000), ustekabean eta finalean justu sartu ondoren, 3. sailkatu zen 50m libre proban 33.08 denborarekin eta bere aurreko denbora asko hobetutz (34.81). Proba honetan irabazlea Bidasoako Jade Ilkay izan zen (31.88) eta bigarren Izarraitzeko Aiora Beristain (32.47). Bestalde, Nikolas Illarramendi (2000) igerilariak brontzea lortu zuen ere 50m libre estiloan 32.32 denborarekin, irabazlea Xabier Aguilar (bidasoa) 31.89 eta 2. Iñaki Beitia (tolosaldea) 32.19 eta .

ZORIONAK GUZTIOI!!

> EMAITZAK