Datorren larunbatean, hilak 5, arratsaldeko 16:00etan, gure taldeko infantil, junior eta nagusiek ligako 1.go jardunaldia izango dute Irungo (Azken Portu) Kiroldegian.
Aurten 1.go 3 jardunaldietan partaidetzako eta errendimenduko igerilariak batera arituko dira. Ondoren, partaidetzako ibilbidetik doaztenak beste 3 jardunaldi izango dituzte eta errendimendukoek berriz, sari ezberdinak izango dituzte jokoan.
Txapelketa honetara autobusez joango dira eta irteera 14:15etan kiroldegi aurrean izango da.
Zorte on guztioi!

