MASTER TALDEA MARTXAN JARTZEN DA

MASTER TALDEA MARTXAN JARTZEN DA

Urriaren 5ean arratsaldeko 19:30etan kiroldegiko Hitzaldi Aretoan (2.
solairuan) taldeko masterrek bilera izango dute. Bertan, 2011-2012
denboraldia aurkeztuko da eta bide batez entrenatzaile berria, Hektor
Llanos. Azken urte hauetan, Lizar Azkune gaztea izan dugu masterren
buru. Berak egindako lana nabarmentzekoa izan da, batez ere lortutako
giroa eta emaitzengatik.  

 Beraz, 2011-2012 denboraldia proiektu berriekin jarriko da martxan
eta Hektor Llanos  triatletak bere esperientzia guztia ekarriko digu eta
seguru gaude,era berean, iluzio berriak berpiztuko dituela igerilari
masterren artean.

 Lehenengo entrenamendua datorren larunbatean izango da goizeko 8:00etan.

 Interesa duten guztiak bilerara hurbildu daitezke kontaktuan jartzeko.