PACO  SANCHEZ  SARIA  TOLOSAN

PACO SANCHEZ SARIA TOLOSAN

Apirilaren 5ean Paco Sanchez Saria ospatu zen Tolosako Usabalko Kiroldegian. Sariak bi fase izan zituen; alde batetik larunbatean kanporaketak jokatu ziren eta igandean finalak. Larunbateko jardunaldia benjaminentzako 15.30 hasiera hasi zen eta gainontzekoentzat 17.00tan. Sailkatzen zirenak finalak igandean izan zituzten goizeko 11.45tatik aurrera.

Sari honetara 11 igerilari hauek hartu zuten parte: Unai Agirre, Haritz Ayestaran, Olaia Eizagirre, Eneko Kaperotxipi, Nagore Oliden, June Zabala, Ander Zendoia, Maite Cravero, Nora Eceiza, Eneko Sarasua eta Manex Zubiaurre. Guztiak oso ondo aritu ziren eta hamaikatik zortzi finalerako txartela lortu zuten. Finalean, June Zabala eta Eneko Kaperotxipik urrezko domina lortu zuten 50m bizkar estiloan.

ZORIONAK GUZTIOI!!

> ARAUDIA

> SERIEAK

> FINALEKO SERIEAK