NIKOLAS ILLARRAMENDI AURRERA DOA (Elkargo Autonomikoen arteko Espainiko Txapelketa-Oviedo)

NIKOLAS ILLARRAMENDI AURRERA DOA (Elkargo Autonomikoen arteko Espainiko Txapelketa-Oviedo)

Gure taldeko den Nikolas Illarramendi igelari infantila (2000) Oviedon lehiatu da pasa den asteburuan Elkargo Autonomikoen arteko Espainiako txapelketan P50m Euskadiko selekzioarekin.  Sailkapen orokorrean, Katalunia irabazlea izan zen; 2. Madril eta 3. Andaluzia izan zen. Euskal Herriko selekzioa 9. sailkatu zen.

Nikok 100, 200m tximeleta eta 200, 400m libreetan parte hartu zuen eta guztietan (400m libreetan ezik) bere marka pertsonalak hobetu zituen eta gainera Espainiako neguko eta udarako txapelketan parte hartzeko gutxiengo denborak egin zituen. Esate baterako, larunbatean, 100m tximeletan bere seriean 2. sailkatu zen 1.01.61 denborarekin (udako espainiko gutxiengo denbora). Arratsaldean, 200m tximeletan, seriea irabazi zuen (2.15.11) eta Neguko Espainiako txapelketan parte hartzeko gutxiengo denbora egin zuen. Igandean berriz, 200m libreetan bere seiean 3. izan zen eta 2.03.89 denborarekin Espainiako udako gutxiengo denbora egin zuen. Eta azkenik, 400m libretan, naiz eta bere seriea irabazi, bere marka hoberetik segundu bat gora egin zuen (4.22.61)

Nikoren hurrengo erronka Otsailaren 27tik martxoaren 1era Terrassan ospatuko diren Neguko Junior eta Infantilen Espainiko Txapelketa izango da. Bertara, bere entrenatzailea den Pablo Cazalis-ekin joango da eta 1500m libreak eta 200m tximeleta probak  igeri egingo ditu.

ZORIONAK ETA ZORTE ON!!