NIKOK  BI  URRE  ETA  ZILARREZKO  BAT  EH  INFANTIL  TXAPELKETAN

NIKOK BI URRE ETA ZILARREZKO BAT EH INFANTIL TXAPELKETAN

Nikolas Illaramendi igerilaria, pasa den asteburuan Irungo Azken Portu Igerilekuan jokatu ziren Euskal Herriko Infantil Txapelketan, guztietatik nabarmendu zen estilo probetan, urreezko bi domina  eta zilarrezko beste bat lortuz. Urrezko dominak 200m eta 400m estiloetan irabazi zituen 2.13.81 eta 4.43.84 denborarekin . Zilarrezkoa berriz,  100m estilo proban irabazi zuen 1.02.81 denborarekin.

Taldeko Jon Idarreta eta Itziar Zabala ere txukun aritu ziren txapelketan. Jon-en kasuan 16. izan zen 200m libreetan, 20. 400m libreetan, 24. 50libreetan eta 29. 100m libreetan bere denborak hobetuz. Adi Itziarrekin zeren gaitasunak dituela ikusteko aukera izan genuen ; 20. izan zen 100m bizkar estiloan eta 25. 50m libreetan.

Erik Aramburu, Unai Agirre, Jon Idarreta eta Nikolas Illaramendi osatutako erreleboak lan bikaina egin zuten eta emaitza onak lortu zituzten. Esate baterako; 4x200m libreetan 8. sailkatu ziren, eta 4x100libre eta 4×100,m estiloetan 7.

Zorionak guztioi!!

> Emaitzak