Neguko Liga 3.jardunaldia (Zarautz)

Pasa den Abenduak 1 larunbata, Neguko Ligari dagokion 3.jardunaldia jokatu zen Zarautz.eko Aritzbatalde udal kiroldegian. Bertan, taldeko infantil, junior eta senior mailako igerilariek hartu zuten parte. Etxean aurten jokatu duten lehen txapelketa izan da hau. Ondorengo egitaraua izan genuen:

  • 4×50 libre
  • 400 libre
  • 50 bular
  • 100 tximeleta
  • 200 bizkar
  • 200 estilo
  • 100 libre
  • 50 bizkar
  • 200 tximeleta
  • 4×50 estilo

Etxeko igerilekuan aritzeak motibazio etea ausardia puntu bat gehiago emanaz, denak ahalik eta itxura onena ematen saiatu dira arratsalde osoan zehar, erreleboetan batez ere.

  • Alazne Arrieta, Erika Erostarbe, Nicola Dodds eta Judith Resa
  • Ane Nogales, Sara Isasti, June Zabala eta Luzaide Lizarralde
  • Saioa Sanchez, Maria Fernanda Gonzalez, Nahia Zubizarreta eta Amaia Idarreta
  • Mikel Idigoras, Unai Agirre, Ander Zendoia eta Asier Etxabe
  • Gaizka Rodriguez, Elliot Cooke, Eneko Kaperotxipi eta Txomin Roddriguez

Goian aipatutakoak izan ziren krol estiloko erreleboan parte hartu zuten igerilariak. Ondoren berriz, estilosekoan aritu zirenak:

  • Irene Ansorregi, Erika Erostarbe, June Zabala eta Klara Sarobe
  • Judith Resa, Nicola Dodds, Sara Isasti eta Garazi Zabaleta
  • Xuban Arrieta, Asier Etxabe, Gaizka Rodriguez eta Elliot Cooke
  • Eneko Kaperotxipi, Txomin Rodriguez, Mikel Idigoras eta Harkaitz Taboada

Aipamen berezia oraingoan Xuban Arrieta-rentzat da, 400 libreko proban Euskadiko Infantil txapelketarako minima giltza lortu baitu 4’52”35 denborarekin. Baita ere Ane Nogales-entzat, oraingoan 200 estilo proban Gipuzkoako Infantil txapelketarako minima giltza lortu baitu. ZORIONAK !!!

Datorren hilean jokatuko den Gipuzkoako Taldeen arteko Kopari begira gogor entrenatzen jarraituko dugu.

Federatuen emaitzak    eta    eskolarren emaitzak