Neguko liga 2.jardunaldia (Errenteria)

Joan den larunbata, Azaroak 10, Neguko 2.jardunaldian parte hartu zuten Zarautz Balea
Igeriketa Klubeko igerilariek. Txapelketa honetan parte hartzen dutenak, taldeko infantil,
junior eta senior kategoriakoak dira. Beste era batera esanda, 15 urtetik gorako mutilak eta
14 urtetik gorako neskak. Oraingo honetan Errenteriako Galtzaraborda igerilekuan ospatu
zen txapelketa. Ondorengo proba hauek jokatu ziren: 400 estilo, 50 libre, 100 bular, 100
bizkar, 200 libre, 100 estilo, 50 tximeleta, 200 bular eta 4×100 libre erreleboak.

Infantilen kategoriari dagokionez, aipatzekoak neguko gipuzkoako minima lortu dutenak:

  • Manu Agirrezabal
  • Malen Ruiz
  • Maria Fernanda Gonzalez

Iadanik txapelketa hontarako minima lortu dutenak taldeko 6 mutil eta 4 neska izan dira
(Xuban Arrieta, Harkaitz Taboada, Pello Ibargoyen, Gaizka Rodriguez, Unai Gonzalez, Sara
Isasti, Nora Larrea eta aurretik aipatutako 3rak).

Juniorren eta seniorren aldetik ere emaitza onak izan ziren. Hona hemen marka
aipagarrienak lortu dituztenak (minimak):

  • Elliot Cooke (400 estilo) Gipuzkoa Junior
  • Ander Zendoia (50 libre) Gipuzkoa Absoluto
  • Gaizka Rodriguez (100 bizkar) Udako Gipuzkoa Infantil
  • Malen Ruiz (100 bizkar) Udako Gipuzkoa Infantil
  • Garazi Aristondo (100 bizkar) Udako Gipuzkoa Infantil
  • Asier Etxabe (100 estilo) Gipuzkoa Absoluto
  • Ane Nogales (100 estilo) Udako Gipuzkoa Infantil
  • Nora Larrea (100 estilo) Udako Gipuzkoa Infantil
  • Gaizka Rodriguez (50 tximeleta) Gipuzkoa Absoluto
  • Unai Agirre (50 tximeleta) Gipuzkoa Absoluto

Txapelketa amaitzeko, lehen aipatu bezala, 4×100 libre erreleboak jokatu ziren. Zarautz
Balea taldeko 7 errelebok parte hartu zuten bertan

  • Gaizka Rodriguez, Xuban Arrieta, Harkaitz Taboada, Manu Agirrezabal.
  • Eneko Kaperotxipi, Asier Etxabe, Elliot Cooke, Gorka Sorasu
  • Unai Gonzalez. Unai Agirre, Ander Zendoia, Haritz Ayestaran
  • Garazi Aristondo, Maria F. Gonzalez, Nerea Zubizarreta, Malen Ruiz
  • Sara Isasti, Ane Nogales, Luzaide Lizarralde, Emily Cooke
  • Klara Sarobe, June Zabala, Judith Resa, Garazi Zabaleta
  •  Irene Ansorregi, Nicola Dodds, Erika Erostarbe, Libe Gastañares.

Federatuen emaitzak ikusteko klikatu hemen eta eskolarrenak ikusteko berriz hemen