Neguko Euskal Herriko Infantilen txapelketa (Galdakao) I

Joan den asteburuan taldeko bi igerilari Galdakaon izan dira Neguko Euskal Herriko txapelketan parte hartzen. Biak gizonezkoak suertatu zaizkigu kasu honetan, Xuban Arrieta eta Gaizka Rodriguez hain zuzen.  Aipatzekoa biek jadanik Martxoak 9 eta 10 jokatuko den Gipuzkoa Absoluto txapelketarako txartela lortua dutela. Xuban.ek 100. 200 eta 400 libre probetan; eta Gaizka.k 50 eta 100 tximeletan. Honen ondorioz, txapelketa honetan proba ezberdinetan lehiatzea erabaki dute. Bakoitzak banakako 3 probatan, Xuban.ek 100 libre, 100 bizkar eta 50 libreetan eta Gaizka.k 100 libre, 200 libre eta 50 libre proabatan.

Larunbat goizean deskansatu ondoren, arratsaldean gogotsu ekin zioten biek 100 libre frogari. Lehendabizi Gaizka Rodriguez.en txanda izan zen. Helburu nagusitzat Udarako Euskadiko Infantil txapelketako minima genuen eta baita lortu ere, 1’01”95 denborarekin (29”65 izan zen 50eko pasea eta 32”30 bueltako 50ekoa).

Jarraian Xuban Arrietaren txanda iritxi zen. Aurtengo denboraldian froga hau minutu azpitik igeri egitea lortzea jarri dugu mugarri bezala, eta gaurkoan oso gertu geratu gara 1’00”51 markarekin (29”42+31”09). Irteera ez zaigu nahi genuen bezain ondo atera, baina ondoren, proba osoa ederto borrokatu ondoren marka bikaina lortu du (Gipuzkoakoa Absolutoko minima berriro eginaz).