Benjaminen Liga 1.jardunaldia (Zarautz)

Pasa den larunbat honetan, Zarautz.eko Aritzbatalde igerilekuan, benjamin mailako
igerilariek hasiera eman diote denboraldi berriari. Txapelketa hau bi taldetan banatzen dela
esan genezake: alde batetik 8-9 urteko neska mutilak eta bestaldetik 10-11 urteko mutilak
eta 10 urteko neskak. Txikienek proba bat eta erreleboa edukitzen dute, 50/100 libre eta 6×25
bizkar kasu honetan. Handienek berriz, bi proba eta erreleboa, 100/200 libre, 50 bizkar eta
4×50 bizkar.

Arratsaldeko 16.00etan eman zitzaion hasiera kirol ekitaldiari, igerilekuko harmailak jendez
gainezka zirela. Lehenengo txikienen txanda izan zen, 50 libre proban.

  • Alex Muñoz (2009) 49”06
  • Eneko Aranburu (2009) 50”68
  • Lide Mendizabal (2009) 46”10
  • Intza Esteban (2010) 52”84

Jarraian adin berekoen 100 libre proba jokatu zen.

  • Luka Iriondo (2009) 1’26”34
  • Oier Manzisidor (2009) 1’40”69
  • Alaitz Egiazabal (2009) 1’45”91
  • Irune Nogales (2009) 1’48”56

Txikienen jardunaldia amaitzeko 6×25 bizkar erreleboak jokatu ziren, 4 taldetan banatuta:

  • Aner, Lore R, Alex, Irune, Oier eta Lore M
  • Aran, Lide, Ander L, Malen, Luka eta Jana
  • Asier, Iara, Martin, Maialen G, Igor eta Alaitz
  • Ibon, Noa, Eneko, Laida, Silke eta Maialen

Arratsaldeko 17,00ak aldera handienen momentua iritsi zen. 200 libre frogarekin:

  • Eki Egiazabal (2007) 2”59”82
  • Markel Murua (2007) 3’02”78
  • Elene Fresco (2008) 3’56”31
  • Uxue Garces (2008) 4’21”43

Hurrengo frogan 50 bizkarrean igerilari guztiek hartu zuten parte.
Azkeneko txanpan 100 libre froga jokatu zen .

  • Ander Bereziartua (2008) 2’20”53
  • Ane Gurrutxaga (2008) 1’40”97
  • Ane Jauregui (2008) 2’04”06

Jardunaldiari amaiera emateko erreleboen txanda iritxi zen, 4×50 bizkarrean. Hemen ere 4
taldetan banatu ginen:

  • Markel, Aimar, Indar eta Jon I
  • Eki, Jon B, Julen G eta Mikel
  • Enaitz, Danel, Erik eta Julen P
  • Uxue G, Elene, Ane J eta Ane G

Aipatzekoa, azpimarratzekoa benetan, Zarautz Balea IK-eko igerilariek edukitako jarrera eta
konpromezua. Guretzat oso pozgarria da hainbeste neska-mutil batera ikustea, denak elkar
animatzen, igerian ausardiz beteta.

Emaitza guztiak ikusteko klikatu hemen