1981. urtean Zarauzko udal igerilekua inauguratu zen. 15-20 pertsonaren urte beteko lan eta ekinari esker, Zarauzko igeriketa kluba sortu zen, Zarautz Kirol Elkartearen eskutik. 1982ko irailean bere lehen txapelketan parte hartuz.
Zarautz Kirol Elkartearen barnean urte asko pasa ondoren, igeriketa klubak bere aldetik aurrera jarraitzea erabaki zuen 2006ko azaroan, Zarautz Balea Igeriketa talde bezala.