III  KAIROSCORE MASTER SARIA

III KAIROSCORE MASTER SARIA

Datorren igandean, hilak 17, Donostiako  Kairoscore K.E. , III Kairoscore Master Saria antolatuko du. Saria, Igeriketako Ipar Master  Ligaren barruan sartuta dago eta  guztira, 16 talde bilduko ditu, besteak beste, Anaitasuna, CD Amaya, CN Rivalia, CN Easo, CN Campo, CN Torrelavega, CN Medio Cudeyo, Bidasoa XXI, CD Fortuna, etab.

Saria, Benta Berriko igerilekuan izango da eta  goizeko 10.00tan hasiko da.

Gure taldeko 15 igerilariek hartuko dute parte sari honetan:gizonezkoetan: Pedro Ayestaran, Jon Zubizarreta, Iñigo Eizaguirre, Gorka Arregi, Jesus Mari Garmendia, Mikel Azkue, Jose Agustin Esteban, Ramon Ugarte, Aitor Isati, Eneko Larrañaga, Josutxu Silgo, Iban Landa. Emakumezkoetan berriz, Cochi Monasterio, Lourdes Agirre, Eneritz Garmendi eta Idoia Bastida.

Azkoentzat, hemendik 2 astetara Gijon-en ospatuko den Espainiako Open Master Txapelketa prestatzeko test interesgarri izango da.

ZORTE ON!

> Araudia

> Serieak