Gipuzkoako  Txapelketa  Igerilari  Osoa

Gipuzkoako Txapelketa Igerilari Osoa

Joan den larunbata, Maiatzaren 13a, 25 igerilari (16 mutil eta 9 neska) benjamin (2005/2006 mutilak eta 2006 neskak) Tolosara joan ziren, Gipuzkoako Igerilari Osoa txapelketan parte hartzera. Bakoitzak banakako 4 probatan hartu zuen parte (50 Tximeleta, 100 Bizkar, 100 Bular eta 100 Libre) eta gehienek erreleboetan ere parte hartzeko aukera eduki zuten (4×50 Libre eta 4×50 Estilo).

Giro bikaina izan zuten, egun osoan gogoz igeri eginaz. Arrobi bikaina dugu eta emaitzak horrelakoxeak izan ziren. Bide honetan elkarrekin jarraitzea besterik ez dugu espero, etorkizunak itxura ona baitu gazte hauekin. Marka aipagarrienak:

  • 9. Martin Iriondo 50 tximeletan (2006) 42”52-rekin
  • 12. Luka Gastañares 50 tximeletan (2006) 44”65-rekin
  • 1. eta URREZKOA domina Eneko Gaztañaga 100 bularrean (2005) 1’27”68-rekin
  • 6. Oinatz Egiazabal 100 bularrean (2006) 1’43”85-rekin
  • 10. Martin Iriondo 100 bularrean (2006) 1’46”00-rekin
  • 11. Luka Gastañares 100 bularrean (2006) 1’47”01-rekin
  • 6. ZARAUTZ BALEA OROKORREAN 111 punturekin

EUTSI GOIARI TXIKIAK!! ZORIONAK DENOI!!

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak markatu dira <b>*</b>*